Eh txo!: Hizki larriz idatzitako kaleko HISTORIA 2/ Manipulatzen ari ziren lehergailuaren eztandaren ondorioz hildako militanteei eskainitako kantak
Hizki larriz idatzitako kaleko HISTORIA atalean Landerrek manipulatzen ari ziren lehergailuek eztanda egin ostean hildako militanteei eskainitako 2 kanta ekarri dizkigu. Laudioko Danba taldearen Eztanda abestia eta Hertzainak taldearen Pakean utzi arte.
45 militante hil dira baldintza hauetan. Tartean Laudioko Jon Pagazaurtundua “Pagaza”, Marisol Mujika eta Javier San Martín “Piti”. Heurentzako da saio hau!
-
Eh txo!: Hizki larriz idatzitako kaleko HISTORIA 2/ Manipulatzen ari ziren lehergailuaren eztandaren ondorioz hildako militanteei eskainitako kantak??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!