Erraietatik: “Luxenburgen bizitzeko grina datozen garai latzetarako erregaia da”
100 urte bete dira Rosa Luxemburg, Karl Liebknecht eta beste dozenaka militante komunista hil zituztenetik Berlinen Sozialdemokraten zuzendaritzapean ziharduten Freikorps talde paramilitarrek bahitu eta erail zituzten urtarrileko altxamendu espartakistan parte hartu izanagatik. Honekin, ordena gailendu zen Berlinen eta piztutako iraultza sozialista erradikala itzali.
Mendeurren triste hau aitzaki, Katakrakek 2018aren amaieran kaleratutako Rosa Luxemburgek «Kartzelako gutunak Sophie Liebknechti» liburua mintzagai izan dugu irratsaioan. Amaia Lasa idazleak itzuli ditu eskutitzak eta itzulatzaileak berak egindako hitzaurrea, Ignazio Aiestaranen hitzostea eta Luxemburgen «Ordena gailendu da Berlinen» testamendu politikoa ere biltzen ditu edizio honek. Guzti honen inguruan hitzegin dugu Hedoi Etxarterekin, Katakrakeko militantea.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!