Hiru kortxea: “Gitarra nagusian egon den aldaketaren ondorio dira atmosfera eta bestelako konponketa guztiak”
Montauk taldeko lagunak etorri zaizkigu gaurkoan haien bigarren lana den ‘Geruzak‘ (Erraia diskoak) aurkeztera. Berritasunez eta atmosferaz beteriko diska ekarri dute besapean gasteiztarrek. Taldea, diska eta aurretik daukaten kontzertu bira izan ditugu hizpide besteak beste. Lehenengo geltokia Gasteiz bertan, Abenduaren 23an Oihaneder Euskararen Etxean, prestatu duten 360º-tan izango den zuzeneko berezian.
-
Hiru kortxea: "Gitarra nagusian egon den aldaketaren ondorio dira atmosfera eta bestelako konponketa guztiak"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!