• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Podcasts > Sozialak > uhintifada > «Gaur bildu gara Beasainen CAFen negozioak palestinarren odolez zipriztinduta daudela salatzera, datorren urtean ez dugu protesta ekitaldirik antolatuko, CAF lurralde okupatuetatik erretiratu delako ospakizuna baizik»

Uhintifada: «Gaur bildu gara Beasainen CAFen negozioak palestinarren odolez zipriztinduta daudela salatzera, datorren urtean ez dugu protesta ekitaldirik antolatuko, CAF lurralde okupatuetatik erretiratu delako ospakizuna baizik»

 14 ekaina, 2023  Uhintifada  Iruzkinak desaktibatuta daude «Gaur bildu gara Beasainen CAFen negozioak palestinarren odolez zipriztinduta daudela salatzera, datorren urtean ez dugu protesta ekitaldirik antolatuko, CAF lurralde okupatuetatik erretiratu delako ospakizuna baizik» sarreran

UHINTIFADA 460. Pasa den ekainaren 10ean CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra antolatu zuen bere Beasaingo egoitzan, eta urtero bezala, Palestinarekiko elkartasun mugimenduak enpresa Jerusalem Ekialdearen eta hirigunearen artean eraikitzen ari den apartheid trenbidearen proiektua salatu zuen konpainiako inbertsiogileen bilkuraren aurrean. Batzar hori foro egokia izan zitekeen enpresako zuzendaritzak azalpenak eman ziezaien akziodunei nazioarteko legedia urratuz eta okupaziopeko eremuetan zehar eraikitzen ari den azpiegitura ilegal horren inguruan, baina, beste behin ere, ezikusiarena egin zuten etxeko korridorean duten elefantearen aurrean. Hor, ordubetez aritu zen Uhintifada irratsaioa, aire zabalean, aldarrikapen eta festa giroko jardunaldi horretara ekarpen xumea egiten.

Pasa den ekainaren 10ean CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra antolatu zuen bere Beasaingo egoitzan, eta urtero bezala, Palestinarekiko elkartasun mugimenduak enpresa Jerusalem Ekialdearen eta hirigunearen artean eraikitzen ari den apartheid trenbidearen proiektua salatu zuen konpainiako inbertsiogileen bilkuraren aurrean. Batzar hori foro egokia izan zitekeen enpresako zuzendaritzak azalpenak eman ziezaien akziodunei nazioarteko legedia urratuz eta okupaziopeko eremuetan zehar eraikitzen ari den azpiegitura ilegal horren inguruan, baina, beste behin ere, ezikusiarena egin zuten etxeko korridorean duten elefantearen aurrean. 2019an Israelgo administrazioak eremu palestinarrean ilegalki okupatutako koloniak azpiegitura egonkor batez hornitzeko proiektuaren kontratua esleitu zion CAFek eta Shapir konapinia israeldarrak osatutako patzuergoari, proiektua nazioarteko zuzenbidearen kontrakoa bada ere. Gogoratu behar da Shapir, CAFen bazkidea, NBEren zerrenda beltzean dagoela, Palestinako okupazioarekin aberasten den enpresetako bat delako. Proiektu polemiko horretarako lehiaketan parte hartzekoak ziren beste nazioarteko enpresa guztiak erretitratutakoan, CAFek eskuratu zuen kontratua, eta seguruenik, horretan parte hartzeak etekin oparoak ekarriko dizkie, epe laburrean, konpainiako zuzendariei; baina epe luzean kalte handia eragingo dio enpresaren irudi korporatiboari. Izan ere, dagoeneko nazioarteko merkatuetan jomugan zituzten hainbat kontratuetako parte hartzea kolokan dago.
Bilkuraren barruan hainbat ekintzaile apartheid trenbidearen proiektuaren afera mahaigaineratzen saiatu ziren. Kanpoan, berriz, manifestari talde batek CAFen egoitzaren atera eraman zuen protesta eta handik, kalejiran, Beasaingo kaleetara. Hor, ordubetez aritu zen Uhintifada irratsaioa, aire zabalean, aldarrikapen eta festa giroko jardunaldi horretara ekarpen xumea egiten. Tarte horretan bat-bateko hainbat testigantza bildu genituen gure mikrofonootara, besteak beste, Asier ekintzaile ordiziarrarena. Asier Jerusalemeko apartheid trenbidearen aurkako Euskal Herriko koalizioko kidea da eta Goierriko lan taldekoa, eta bere jardunean protesta egun horretako gorabeherez aritu zitzaigun. Jarraian, Mikel “Topo” izan genuen solaskide. “Topo” Hutsun txalapartari taldeko kidea da eta protestaldiarekin bat egitera etorria zen. Eskarmentu handia du Palestinan, bertan ibilitakoa baita txalaparta jotzen, eta bere jardunean bidaia horren esperientzien inguruan aritu zitzaigun. Bestetik, Amaia Elorza abokatu beasaindarraren testigantza ere ekarri genuen gure mikrofonootara. Elorzak sei urtetik gora eman ditu Palestinan; Bethlehem eskualdeko Aida errefuxiatuen kanpamenduan bizi eta lanean, hain zuzen; eta bere solasaldian kontatu zigun kolonien menpe bizitzearen eskarmentua eta nola eragiten dioten kolonia horiek eta kolonien inguruan eraikitako azpiegiturek palestinarren eguneroko bizimoduari. Azkenik, Sofia Garcia ere izan genuen solaskide. Garcia Amnesty International erakundeko arduraduna da Euskal Herrian eta bere erakundeak ere bat egin du apartheid trenbidearen aurkako koalizioarekin. Bere jardunean azaldu zuen erakundeak beretzat hartu duela CAF Jerusalemeko proiektutik erretiratzeko kanpainia, eta kanpainak mundu mailako oihartzuna hartzeak kalteak eragin diezazkiekeela konpainiaren irudi korporatiboari eta bere nazioarteko jarduerari.

  • Uhintifada: «Gaur bildu gara Beasainen CAFen negozioak palestinarren odolez zipriztinduta daudela salatzera, datorren urtean ez dugu protesta ekitaldirik antolatuko, CAF lurralde okupatuetatik erretiratu delako ospakizuna baizik»
    ??:??:??
    10  0 4

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← MERCADO G1 GASTEIZ
«Hoy nos hemos reunido en Beasain para denunciar que los negocios de CAF están salpicados de sangre palestina, el año que viene no organizaremos un acto de protesta sino una celebración, la de que CAF se ha retirado de los territorios ocupados» →

Avatar photo
Uhintifada

Suscribe to Uhintifada's Podcasts

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT