Uhintifada: Eugenio Garcia Gascon: «Israelgo gobernuak areagotu egin du Zisjordaniako anexioa eskuin muturra exekutiboan sartzearekin batera, baina baita mendebaldeko herrialdeen eta Palestinako Agintearen beraren utzikeriagatik, eta Jerusalemen aurkako erasoekin okupaziopa justifikatzen duen erantzun palestinarra bilatzen ari dira»
UHINTIFADA 455. Aste honetako arretaren jomuga Jerusalemen jarri dugu, izan ere, azken asteotan Israelgo erregimen kolonialaren armadak eraso bortitzak burutu ditu hiri honen kontra. Erasoak, gainera, ramadanaren ospakizunen testuinguruan gertatu dira, eta komunitate musulmanaren otoitz leku esanguratsuen kontra zuzendu dituzte, bereziki Al Aqsa mezkitaren kontra. Bortizkeriaren gorakada hau duela hilabete batzuk abiatu zen Zisjordanian, eskuin muturra gobernu hebriarrera sartzearekin batera, baina duela hainbat hamarkada erregimen sionistak Palestinako bertako populazioaren kontra zuzendutako garbiketa etnikoaren kanpainiaren testuinguruaren barruan kokatzen da. Eraso hauek eta erasook gertatzen diren testuinguru politikoa aztertzeko Eugenio Garcia Gascon izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Garcia Gascon itzal handiko kazetaria da, hiru hamarkadatik gora bizi izan da Jerusalemen eta bertan garatu du bere ibilbide profesionala.
-
Uhintifada: Eugenio Garcia Gascon: «Israelgo gobernuak areagotu egin du Zisjordaniako anexioa eskuin muturra exekutiboan sartzearekin batera, baina baita mendebaldeko herrialdeen eta Palestinako Agintearen beraren utzikeriagatik, eta Jerusalemen aurkako erasoekin okupaziopa justifikatzen duen erantzun palestinarra bilatzen ari dira»??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
