Uhintifada: Ester Muñoz: «CAF Jerusalemeko apartheid-trenbide proiektutik erretirarazteko kanpainak prentsan izan duen oihartzuna hutsaren hurrengoa izan da, Nazioarteko Zuzenbidearen aurkako urraketa hain nabarmen batean parte hartzea oso larria bada ere»
Uhintifada 426. Pasa den astean Euskal Herriko zenbait tokitan "CAF jaitsi zaitez Israelen apartheidaren trenetik" koalizioaren txostena aurkeztu zen. Gipuzkoako konpainia Jerusalem Ekialdeko eremu okupatuetako kolonia ilegalak hirigunearekin lotuko dituen trenbide linea eraikitzeko lanetan dabil, eta proiektu hori bertan behera geratzeko kanpiniak bi urte bete dituela-eta txosten bat kaleratu du ibilbide horren laburpena egiteko. Proeiktuak modu nabarmenean urratzen du nazioarteko legedia, hori dela eta, Euskal Herrian haren kontrako kanpainia jarri zen abian eta 70 erakundetik gorak egin zuten bat eskaerarekin. Gerora, bi urte eskasen buruan mundu zabalera zabaldu da kanpainia, izan ere, Israelgo apartheidaren aurkako nazioarteko BDZ mugimenduak beretzat hartu eta hedatu egin du.
-
Uhintifada: Ester Muñoz: «CAF Jerusalemeko apartheid-trenbide proiektutik erretirarazteko kanpainak prentsan izan duen oihartzuna hutsaren hurrengoa izan da, Nazioarteko Zuzenbidearen aurkako urraketa hain nabarmen batean parte hartzea oso larria bada ere»??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!