Ezinezko errezeten bila: I. Lurra, bizipoza eta alkar laguntzea, bizitza luze eta emankorrerako ipar
Irratsaio honetan, "Erein, borrokatu, bizi" liburuko Libe Plaza Laka baserritarraren historia entzungai duzue.

Saio honetan, ahotsa jarriko diogu Maribi Ugarteburu Markuerkiagak EHNE-Bizkaiaren enkarguz ondutako “Erein, borrokatu, bizi. Hamar emakumeren arrastoak baserritarren mugimenduan” liburuko lehen baserritarraren, hots, Libe Plaza Lakaren (Lekeitio, Bizkaia. 1936) historiari.
Girotze musikalaren aldetik, AnneKdotasen “Datozenak datozela” eta 2026ko Herri Urratsen abestia “Laku bat orroka” entzun ditugu.
Libe Plaza Lakak liburuan ere errezeta bat ematen du, baina, kasu horretan, lurrerako errezeta:
Ortua ongarritzeko azeri buztanaren errezeta
“Nik lehen ez nekien hori, baina ikasi dut hobe dela azeri buztana oraintxe udazkenean batzea, ebagi, sikatu eta gorde. Gero, prestatzeko, 10 litro uri bota behar diozu edo kilo bat azeri buztan freskoa bada, edo sikua bada 150 gramo. Zatitu, eta uretan egosten eduki behar da ordu laurden edo hogei minutu inguru. Gero amatatu eta bertara bota asun eskukada
bat. Hoztu denean, trapu bategaz-edo iragazi eta balde batera pasatu; bigarrenez pasatzea be ez da kalte izaten, holan sulfatadoran ez kateatzeko bedar zatitxuak. Gero botila handietan gorde, eta botilak periodikoagaz-edo tapatu, ilun egoteko. Udazkenean egindakoak, datorren urteko udabarrirako be balio du. Erabili behar
denean, 6-7 litro uri botatzen diot bedar uraren litro bat.”
Erreferentziak:
- Maribi Ugarteburu Markuerkiaga: “Erein, borrokatu, bizi. Hamar emakumeren arrastoak baserritarren mugimenduan” (EHNE-Bizkaia – 2025)
- EHNE-Bizkaiaren weborria
- Amaia Igartua Aristondo: “Baserriaren genealogia feminista” (Berria – 2025/07/04)
- Egonarria: 4×08 Emakume baserritarrak Onintza Enbeita eta Maribi Ugarteburu, haien liburuak eskutan (Argia eta Bizi baratzea)
-
Ezinezko errezeten bila: I. Lurra, bizipoza eta alkar laguntzea, bizitza luze eta emankorrerako ipar01:01:34
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
