O no será-Edo ez da izango: Edo ez da izango | Euskararen eguna, literatura eta burujabetza feminista
Euskaraldiaren azken egun honetan, euskararen eguna ere dela kointzidituz, Lisipe eta Eskafandra bildumak izan ditugu gure estudiotan, baita Katakrak argitaletxea ere. Duela urte gutxi arte,oso zaila zen feminismoaren inguruan euskaraz irakurtzea, baina gero eta liburu eta aukera gehiago ditugu, euskaldunak garen feministok. Feminismoa gure bizitzaren ardatza den bezala, feminismoaren gure hizkuntzan irakurri eta hitz egitea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Askotan liburuak topatzea zaila egiten zaigunez, irratsaio honetan gomendio batzuk aurkituko dituzue.
Feminismoa mundua aldatuko duela esaten dugu beti, horregatik beste herrialdeetako feministekin harremanak egitea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Gaurkoan, Saharan dauden gure kide Mon eta Amagoiarekin hitz egin ahal izan dugu, eta bertako emakumeen etxeen berri eman digute.
-
O no será-Edo ez da izango: Edo ez da izango | Euskararen eguna, literatura eta burujabetza feminista??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!