Tapia legea
Gaur Gasteizko Parlamentuan Tapia Legea onartuko dute PNVk eta PSOEk. Badakigu bion artean gehiengoa dutela eta ezer gutxi dagoela egiteko, baina ezin dut besterik gabe isilik geratu eta onartu demokraziaren aurkako irain hau eta gure udalen autonomiari egindako lapurreta hau.
Aurretik onartutako lege baten aldaketa onartu nahi dute Legebiltzarrean. Aldaketa bat besterik ez denez, oposizioko alderdiek eta eragile ekologistek ez dute maniobrarako handirik. Partehartzaile Demokrazia pikutara
Zer lortuko dute lege honekin? Eusko Jaurlaritzak interes orokorrekotzat jotzen duen edozein proiektu udalek edo kontzejuek esan dezaketenaren gainetik egongo da. Hau da, ustezko interes orokorra udalen autonomiaren gainetik jartzen du. Eta gero Madrilgo zentralismoa eta antzeko gauzak kritikatuko dituzte. Autonomia munizipala pikutara eta pikutara pertsonak garrantzitsuak direla esaldi famatua. Hitzak besterik ez
Euskal gobernuarentzat interes orokorra zer dela, sortzen zaidan beste zalantza bat da. Ziur nago interes orokorrak ez duela zerikusirik herri horretan bizi garenon interesarekin. Susmagarriki, interes orokor hori bat dator beti gobernatzen gaituztenek hain gogoko dituzten multinazional edo enpresa handienekin. Ekologiak, hezkuntzak edo osasunak ez dute interes orokorrekoak izan behar, jende arruntaren kontua baino ez. Interes orokorra, multinazionalen interesa, pertsonen gainetik jarri nahi dute.
Araba Bizirik-eko lagun batzuk Gasteizko plenoan sartu ziren orain dela egun batzuk astakeri hau salatzeko. Alkate eta PNVko erantzuna?Konstituzionala zela esateak, demokratikoarekin edo moralarekin zerikusirik ez duela esateak (baina, noizdanik zerbait legezkoa izateak esan nahi du morala edo demokratikoa dela?. Euskal Herrian nahiko dakigu honetaz) Nafarroan eta beste leku batzuetan jada egiten dela eta ez dugula ezer esan esateak. Hemen gehien axola zaiguna Araba da, alkate jauna, eta beste leku batzuetan gauzak gaizki egiteak ez du esan nahi guk ere egin behar ditugunik. Beste batzuek beren buruaz beste egiteak ez du esan nahi jarraitu behar diegunik.
Total, Fracking-era, erraustegietara edo interes ekonomikoa herritarren bizitzaren gainetik jartzen duen edozein proiektutara itzuliko gara,
Horregatik, gu insolidarioak ez garelako, baizik eta gure lurraz arduratzen garelako herri honetan bizi garenon onaz arduratzen garelako, ekologiaz eta ingurumenaz arduratzen garelako, udalen eta erakundeen autonomia defendatzen dugulako, gaur, eguerdiko 11etan, elkarretaratzea egingo dugu astakeria horren aurka protesta egiteko. Etor zaitez!
Bizi ahal izateko herrialde bat nahi dugu, ez beste batzuk aberastea gure lurra suntsitzearen truke.
Bego Ozaeta
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!