Pinkwashinga
Asteburuan Eurovisioa ospatu berri da. Aurten, gainera, Tel Aviven izan da, Israelen. Palestinako artistek eta mundu mailan Palestinarekin elkartasuna adierazten duten eragileek Eurovisioari boikota egiteko deialdia egin zuten. Horrez gain, Palestinaren aldeko jaialdi alternatiboak antolatu zituzten Europa guztian Eurovisioa zuzenean ematen ari ziren bitartean. Horietako kontzertu asko Internet bidez transmititu ziren Globalvisionen barruan. Arte bidezko pinkwashingari ez esan nahi izan die eta ez okupazioa militarrari eta bai errefuxiatuen bueltatzeko eskubideari.
Aurreko asteazkenean, maiatzaren 15a Al Nakba edo hondamendia eguna izan zen palestinarrentzat, Israelgo Estatua sortu eta erbestealdia hasi zen eguna, duela 71 urte. NBEk errefuxiatutzat hartzen ditu 1948ko errefuxiatuen ondorengoak. Beraz, sei milioi errefuxiatu inguru daude Gaza, Zisjordania eta inguruko herrialdeetan banatuta. 2018ko martxoaren 30tik palestinarrak itzulera martxarekin hasi zirenetik 117 hildako eta 13000 lagun baino gehiago zauritu ditu Israelek. Bien bitartean, Israel Estatua palestinarren aurka egiten ari den gerra krimena ezkutatzen eta irudi moderno eta demokratikoa ematen saiatzen da. Horretarako, kultura, kirola edo akademikoak diren ekimenak antolatzen ditu. Maiatzaren 14tik 18ra, Tel Aviven 2019ko Eurovisioa ospatu da. Israelek bere estrategia ofizial bezala Brand Israel (edo Israel Marka) gisara darabilen ekimena.
Lehenengo egunetan ekintzaileren bat sartu zen sailkapenetako kontzertuetan Palestinako bandera sartzea lortuta baina apenas izan zuen oihartzunik komunikabideetan. Kalean ere manifestazioren bat izan zen boikotaren deialdia eginez. Beharbada, sare sozialetan atera du soinurik handiena boikotaren deialdiak. Larunbateko Eurovision saioan, Madonnak abestu zuen gonbidatu bezala eta bere bi dantzarik bizkarrean Israelgo eta Palestinako banderak zeramatzaten. Elkarri besarkatuta agertu ziren. Islandiako Hatari taldeak ikuskizunean bertan Palestinaren aldeko zerbait egitea ere espero zuten Boikot, Desinbertsio eta Zigorren kanpaina aurrera daramaten ekintzaileek. Ez zen horrela izan. Horrelakorik egin izan balute lehiaketatik deskalifikatuta geratuko ziren arauen arabera. Haiei puntuazioa ematen ari zirenean, berriz, Palestinaren aldeko ikurrak atera zituzten baina komunikabideek haien irudiak kendu zituzten. Halere, Palestina herriaren aldeko irudiak sareetan barrena zabaldu dira.
Alaitz Amundarain
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!