“Grebak eta murrizketak” -Bego Ozaeta-
Bego Ozaetak bete digu gaur gure iritzi tartea.
Ala! Greba irakaskuntzan berriro. 4 egun gehiago datorren astean. Eta nere seme alabak zer?
Bale, lasai, itunpekoko langileak aterako dira bakarrik, Gizarte Ekimeneko langileak irtengo dira grebara bakarrik. (gogoratu, ikastolak ere itunpekoko eskolak dira ta)
Gizarte Ekimena. Hau zer da? Kristau Eskola esaten badegu errezago ulertzen da ez? Eskola pribatuak, pribilegiatuarentzat. Baina guztiz pribatuak ez dira, ze Eusko Jaurlaritzaak, guk, diru pilo bat sartzen ditugu eskola horretan minimoak (edo maximoak) mantentzeko. Eta pribilegiatuak? Ez dakit. Itunpeko esaten dugunean San Biator edo Marianistas datorkigu burura, Atzerritarrik ez, klase media… ahal dutenak. Baina Jesus Obrero edo Hogar San José esaten badegu? Bezain pribilegiatuak dira?
Langileak behintzat ez, ez Marianistasen ta ez Jesus Obreron. Ia bi urte daramate bere aldarrikapenak eskatzen, kontzentrazioarekin, paroekin… Baina hau urrundik dator. 2010an patronalak Eusko Jaurlaritzak asmatutako murrizketak ezarri zituzten, estatuko lan hitzarmenera joan nahian. Eromen hau mobiliziazioaz gelditu zuten, baina 10 urte daramate konbeniorik gabe-”Jaurlaritzarentzat itunpeko sareak betidanik azpikontrata merke funtzioa bete izan du (soldata baxuagoak ordaintzen ditu lanordu gehiagoren truke, patronalek kudeaketa irizpide pribatuak aplikatzen dituzten bitartean). Honi gehitzen zaizkie azken urte luzeetan Jaurlaritzak eta patronalek ezarritako erabaki murriztaileak. Jaurlaritzak finantziazioa murrizten duenean Patronalek ez dute arazorik, murrizketa horiek langileen lan baldintzetara bidera baditzakete. Erabaki horiek ekarri gaituzte egoera honetara, gure lan baldintzen prekarizaziora alegia, eta prekarizazio horri aurre egiteko mobilizazio dinamikara”, esaten dute langileak.
Hainbeste greba eguna (21 orain arte, gehi 4 datorren astean gehi beste bi maiatzan hau ez ba da konpontzen..) zertarako? Erreza. Eskola publikora begiratzen degu eta baldintzak ezberdinak dira,(dirua denona izaterakoan, ez pentsa) Hori konpondu behar da.
Hauek dira sindikatuetako aldarrikapen nagusiak
Akordio bat, enpleguari eusteko eta gelak balizko ixtearen eraginpeko pertsonala birkokatzeko.
Lanaldia eta lan-kargak:Irakasleen kasuan, ordu osagarriak erreserbatzea eskolak prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko, zein urtean dedikazio ez presentzialeko 70 orduren aitortza. Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonalarentzat, lanaldia murriztea.Lanbide Heziketan lanaldiaren banaketa irregularra adostea. Bereziki prekarizatuen eta feminizatuen dauden kidegoen lan-baldintzak hobetzea. Nahiz eta inportanteena ez izan, Eroste-ahalmena berreskuratzea.1-DBHko eta 2-DBHko irakasleen soldatak parekatzea. Pentsaiozu, IPC %11 gutxienez igo da azken 10 urte, eta argindarra,%70. Eskoletako kuotak % zenbat igo dituzte?
Eromena da hau? Hau lortzeko borrokatzea eromena ahal da?
Hemen entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!