Baloreak eta portaerak
Hezkuntza akordioa gora ta behera, adostasuna, ezadostasuna, manifak,… Aurreko baten aipatu nuen bezala, gauza asko daude aldarrikatzeko, lantzeko, gauzatzeko, aspaldidanik ezinbestekotzat jotzen ditugun helburuak lortu ahal izateko: euskal eskola nazionala, batua, dohakoa, euskalduna, kurrikulum propioduna, partehartzailea, berdinduko gaituena, mailakatze soziala ekidituko duena,….
Bide ezberdinak egon daitezke hona heltzeko, argi izanda nere ustez, hainbatek ez dutela horrelakorik nahi eta ahal dituzten oztopo guztiak jarriko dituztela, horretarako joku garbia edo zikina erabiliz.
Guzti honetaz jardun nuen aurrekoan eta ez naiz errepikatuko, baina badago puntu bat gainetik aipatu nuena, oso garrantzitsua neretzat eta gehiago sakondu beharko litzatekeena, BALOREENA ETA PORTAERENA hain zuzen.
Ez da eskolari edota hezkuntza akademikoari soilik dagokion puntua, aintzat hartu beharrekoa, planifikatuz, zehaztuz, mailakatuz eta urtez urte garatuz.
Gizarte osoari dagokigu erreflexio sakonak egitea, noruntz goazen, ze gizarte mota nahi dogun eta nola ez, ze persona mota behar dugun.
Hezkuntzatik bideratzen diren lanketak, ikasketak, jardunak,… balore zehatzetan oinarrituz doaz, ez dago lanketa aseptikorik, bakarka izan zein taldeka izan. Positiboan edo negatiboan izan daitezke, albokoari lagunduz edo izurratuz, aurrea hartuz edo errespetatuz,…
Eta honek segida dauka gizartean, esparru eta maila ezberdinetan, non modu batez edo bestez errotuta geldituko diren.
Errespetua, laguntza, austeritatea, ordena, partaidetza, partekatzea, berdintasuna,… hezkuntzako oinarriak izatetik sarri alboratzera joten dugu, behin nagusi garenean behar ez ditugula eritzita.
Galtzen uzten ezin ditugun BALOREAK dira hauek.
(2022-11-10)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!