• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Opinions > jaioneagirre > Arabako goxogileak edo konfiteroak

Arabako goxogileak edo konfiteroak

  • Jaione Agirre: Arabako goxogileak edo konfiteroak
    00:03:00
    0  0 0

Errege egunean opila jateko ohitura handia dago, nahiz ez den nire kasua, osagairen batek kalte egiten didalako, agian fruitu melatuak edo konfitatuak ote dira?. Hala ere, interesgarria iruditu zait, aitzakia moduan ondo etorri baitzait Gasteizko gozogileei buruz hitz egiteko.
Aspaldi, karrera garaian hiru ikaskide eta lagun klaserako lan bat egiteko elkartu ginen eta txokolatea maite genuenez, gozogintzaren historiari buruzko lana egitea erabaki genuen eta, nola ez, espero ez genuena topatu genuen.
Batetik, iturriak begiratuta, zaila zen batzuetan, etxeko tresneria eta lanerako tresneria bereiztea gozogileen artean, ikerketa zailtzen zuena. Bestetik, gure harridurarako txokolatea XIX. mendearen hasieran iritsi zen gozogintzaren “izarra” izatera Araban. Eta aurretik? XVIII. mendean Gasteizko gozogile edo konfiteroak oso pertsona eta gremioko kide aberatsak ziren. Prestatzen zuten produktua eta aberats egin zituena, fruitu melatuak edo konfitatuak ziren. Gortera saltzen zuten eta horrek haien garrantzia handitu zuen.
XIX. mende hasieran ordea, aldaketa gertatu zen. Txokolatea nagusi bihurtu zen gozogintzan eta hainbesterako aldatu zen ordura arteko gozogileen gremioaren izaera, gaur egun fruitu melatuak “Aragoiko fruituak” bezala ezagutzen ditugula, Araban bertan. Aldaketaren arrazoia ikertu gabe dago oraindik. Dena den, bitxikeria dirudi, baina XX. mende bukaera arte iritsi ziren gozodendak sortu ziren txokolatearekin, Hueto gozodenda lehenetakoa (gaur egun desagertua dena), esate baterako.
Gozogileen gremioa aldatu egin da eta gozo denda tradizionalak (baita txokolatera igaro zirenak ere), galtzen joan dira, zoritxarrez. Gutxi batzuek aurrera egin dute eta, badirudi, garai berrietara egokitzea lortu dutela (hori espero dugu behintzat, zeren bestela gure ondarearen zati bat galduko dugula uste baitut). Horietako baten izena, egiten dituzten pastel txiki famatuak egiteko erabiltzen den “choux” orearen izenetik etorriko da? Horra beste hipotesi bat ikertu beharrekoa, ezta?
Gure artisauek ere herria egiten dute, ez ditzagun galdu.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit
← Indignitatea
32 arrazoi gehiago borrokan tinko mantentzeko →

Avatar photo
Jaione Agirre

Suscribe to Jaione Agirre's Opinions

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT