Zuria Beltzez: ZURIA BELTZEZ – 356 – malapartatuak batzen
Hemengo eta hango abesti paregabez osaturiko bilduma berri bat aurkezten dizuegu. Gure programan, artista ezberdin, estilo ugari eta garai anitzetako soinuetatik edatea gogoko dugu. Dastamen zorrotzenak asetzeko moduko aukeraketak egiten saiatzen gara. Sesio honetan, R&B liraina, R&R bizia, soul argitsua, funk osasuntsua, pop melodiko bitxia, garage gordina, latin soul dotorea, boogaloo baikorra, rocksteady elektrizatzailea, eta azkenik, Nancy Sinatra-ren Bang Bang kantaren rocksteady bertsio berezi bat entzungai. Dastatu & gozatu!
0- Preston Love – Country boogie 1- Don Carroll & his Band – You want no one but me 2- Otis Blackwell – Daddy rolling stone 3- Ruth Brown – Mambo baby 4- Young Jessie – Big chief (king of love) 5- Mary Love – Lay this burden down 6- The Dynamics – I am free, no dope for me 7- El Extraño Equilibrio – Llegas tarde 8- The Morlocks – You burn me out 9- David Coleman with the Hector Rivera Orchestra – Drown my heart 10- Johnny Zamot – Caminando 11- Tony Middleton & Bobby Matos – Already satisfied 12- The Ethiopians – I’m shocking 13- Tomorrow’s Children – Bang bang rocksteady
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!