Zuria Beltzez: ZURIA BELTZEZ – 314 – soinu mutagenikoak
Hauxe duzue prestatu dugun gure kanta berezi sorta berria. Honetan (ere) soinu sustraidun bezain adartsuak nagusi. Musika popularraren bazterretatik berreskuratutako doinu aukeraketa bitxia egin dugu. Hasteko, R&B eta blues sentibera, ondoren funk-rock gordina, gero, country, garage eta psikodelia bizia, amaieran, Louie Louie kanta mitikoaren bertsio txundigarri bat, eta azkenik, sesioa borobiltzeko, jamaikako reggae dancehall epela. Saiatzea da kontua! Dastatu, goraipatu, gozatu! Eutsi eta ez etsi!
0- Shawn Lee’s Ping Pong Orchestra – Hey ya 1- Dakota Staton – A little you 2- Jimmy Rodgers – Traces of you 3- Nappy Brown – Coal Miner 4- 1984 – There’s a wrinkle in our time 5- Ebony Rhythm Band – Drugs ain’t cool 6- Jim Croce – You don’t mess around with Jim 7- The Zakary Thaks – Won’t come back 8- The Soul Explosion – Save me, save me 9- The Kinks – Sleepwalker 10- Pedrito Ramirez – Louie Louie 11- Horace Andy – Child of the ghetto 12- Johnny Osbourne & the Prophets – Keep that light
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!