Zuria Beltzez: ZURIA BELTZEZ – 287 – atzera bueltaka
Hementxe duzue gure azkenengo aurkikuntza musikalak biltzen dituen sesioa. Gaurkoan, blues pisutsua, rockabilly arina, garage gordina, soul bakezalea eta sentibera, rock marjinala, northern funk elektronikoa, brazil gozoa, son montuno afro-kubatarra, eta amaieran, reggae eta rocksteady jamaikarra. Ahaztutako kanta arraro eta bereziak berreskuratzen ditugu, berrentzun eta berdantzatzeko intentzioarekin, noski. Espero dugu zuen gogokoa izatea. Gora Arrosa! Gora Hala Bedi! Gora Euskal Herriko irrati libreak!
0- Les Baxter – Hell’s Bells OST – Hogin’ Machine 1- Jimmy Whiterspoon – I don’t know 2- The Mystery Trio – Willie Joe 3- The Missing Lynx – Louie go home 4- Bobby Powell – Peace begins within 5- Charles Bradley – Heartache and pain 6- Ana y Johnny – En la cuneta 7- Smoove & Turrell – You could’ve been a lady 8- Valeria Mongardini con Tony Mimms y su Orquesta – Mujer americana (adios ciudad vieja) 9- Tim Maia – Que beleza 10- Arsenio Rodriguez y su Conjunto – Se formó el bochinche 11- Ras La Tribu – Alma rebelde 12- Keith & Tex – Goodbye baby
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!