Erraietatik: Yuri Agirre: «Gerra zikinaz kontzientziatu gabe dagoen jendearengana heldu nahi dugu»
‘Pasaiako Badia’ dokumentaleko sortzaileetako bat, Yuri Agirre, izan dugu gurean eta aipatutako pelikularen inguruan hitz egin dugu. 1984. urtean espainar poliziak Jose Maria Izura ‘Pelu’, Pedro Maria Isart ‘Pelitxo’, Rafael Delas ‘Txapas’ eta Dionisio Aizpuru ‘Kurro’ tiroz hil zituen Pasaiako badian. 32 urte pasa dira gertakari latz haietatik, baina oraindik kasuak argitu gabe jarraitzen du.
Oinatzak Produkzioakeko Yuri Agirre, Erik Aznal eta Xabier Otamendi ari dira dokumentala garatzen, eta grabazio lanetan On Produkzioakeko Iban Toledo kameralariaren, Olaia Sanchez soinu teknikaniaren eta Izeia Urdanpilleta makilatzailearen laguntza dute. Dokumentalak gertakariak hauek ditu hizpide.
· ERRAIETATIK vol. VIII | Hilotzak garraxika etengabean ·
-
Erraietatik: Yuri Agirre: «Gerra zikinaz kontzientziatu gabe dagoen jendearengana heldu nahi dugu»??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!