What the basque: WTB import 3
Kaixo entzule! What The Basque irratsaioaren “import” saio honetan, hauek dira ekarri ditugun audioak:
Partekatuko dugun lehen audioa Australiako 3CR irratian egiten den saio bat da, Dirt Radio irratsaioa da eta entzungo dugun atalean #stopAdani mobilizazioak ezagutuko ditugu. Kolonizazioa, bir-kolonizazioa, ustiaketa kapitalista bortitza… Espero dugu podcast hori zuri ere gustatzea eta beste herrietako borroka ereduez asko ikastea.
Euskal Herrira ekarriko dugun bigarren podcasta ere 3CR irratikoa da, Freedom of Species irratsaiokoa zehazki. Jardunaldi antiespezista batean Brad King animalistak emandako hitzaldia entzungo dugu. Hemen bada beganismoan lanean ari den jendea, ikas dezagun urruneko ahotsetatik ere.
Hori izan da gaurko saioa, gogoratu munduan zehar ingelesez egiten diren irratsaio interesgarrien bila gabiltzala, eta Hala Bediren antzeko irrati libreren bat ezagutuko bazenu, pila bat eskertuko genuke abisua ematea. Email bat bidali dezakezu whatthebasque@gmail.com helbidera eta tuiterren ere eskura gauzkazu: @halabediWTB
Datorren asteartean (19:00-20:00) izango gaituzu uhinetan berriro. Eman play beheko podcast horri eta espero dugu gustatzea, gozatu eta aste on pasa!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!