Uhintifada: 349: “Palestinako okupazioaren aurkako borroka kapitalaren aurkako borroka da, inurriaren eta elefantearen artekoa”
Aste honetako atalean Bilboko BDZ taldeko lagunek tarteka eskaintzen diguten kolaborazioa izan dugu entzungai. Oraingo honetan Elena Baiona eta Kepa Torrijos izan dituzte solaskide. Baiona eta Torrijosek Sodepaz elkarteak iragan otsaila eta martxoa bitartean Palestinara antolatu duen brigada batean hartu dute parte.
Haien jardunean bidaiaren ibilbidearen berri eman digute, eta bertan gidari izan dituzten erakundeak. Testuinguru berezi batean egindako bidaiaren esperientziak kontatu dizkigute: palestinarren aurkako diskurtso arrazistak saritu dituen Israelgo parlamenturako hauteskunde kanpainaren giroa, AEBetako administrazioak Israelgo anexio ilegalak onartzeko emandako pausuen ondorengoak eta Itzuleraren Martxaren aurkako jazarpen bortitza.
Nabarmendu dute, halaber, brigaden garrantzia, okupazioaren menpe bizi diren palestinarren eguneroko bizimoduaren testigantzak gizarteratzeko. Bestetik, okupazioaren inguruko ilogikaz egin dute gogoeta, eta azpimarratu dute boikota ezinbesteko tresna dela ilogika horren normalizazioaren aurka borrokatzeko.
-
Uhintifada: 349: "Palestinako okupazioaren aurkako borroka kapitalaren aurkako borroka da, inurriaren eta elefantearen artekoa"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!