A desalambrar: U-25 Indiferentziari gorrotoa!
Gaurko elkarrizketan nazioarteko analista den Txente Rekondo izango dugu solaskide azken asteotan, Kazakhstan ematen ari diren matxinaden nondik norakoak ulertzeko beharrezkoak diren gakoak eskeintzeko asmoz. Abestiaren erradiografian Adrian Goizueta argentinarraren 'El Salvador, El Pueblo Vencerá' diskaren parte den “Canción de Farabundo Martí” kantuaz arituko gara. Iraultzaile komunista honen amets zein borrokak bizirik dirautela oroitzeko aitzaki musikatu paregabea. Abestiaren gaiarekin jarraituz, pasa den urtarrilaen 22an 90 urte bete zituen El Salvadorren eman zen nekazarien matxinada komunistari buruz arituko gara gaurko kolaborazioan. Bertan Farabundo Martík erein zuen hazi iraultzaileaz eta bere oinordeaz mintzatuko zaigu Jonathan. Urtarrilaren 22an baita ere, baina kasu honetan 1891an jaio zen Antonio Gramsci. Filosofoa, marxista eta besteak beste kazetaria izan zen italiarra, baina ezerren gainetik militante komunista izan zenaren “Odio a los indiferentes” bere lanaren pasarte bat eskeiniko dizuegu hitzak tartetxoan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!