A desalambrar: U-19 Bizitza errebeldeak ehuntzen!
Pasa den astean ospatu zen Hernanin Demokrazia Komularen Lehengo Nazioarteko Kongresua. Proiektu horrren jaiotzaz, jardunaz eta etorkizunaz mintzatzeko Parte Hartuz ikerketa tadeko eta Oinharri Eskolako kidea den Saul Kurto izango dugu gaur elkarrizketa lagun. Abestiaren erradiografian, Herrialde katalanetatik gaur KOP taldearen 'Vides rebels' abestia entzungo dugu. Iñakiren hitzetan, taldearen kanta guztietan bezala, hau ere amorruz beterikoa, indartsu bezain sendoa, letra errebeldez osatutakoa. Historia garaileek idazten dutela argi dagoela esan genezake. Ba gaurko kolaborazioan, hori bakarrik ez, sententziak ere garaileen esku daudela azaltzera datorkigu Iñaki. Nurembergo epaiketaren 75. urteurrenaz baliatu eta urriaren 1eko gertakari ezberdinak josiz bordatuko digu bere tesia. Bukatzeko, hitzak tartetxoan gaur Thomas Sankararen berbak izango ditugu. 34 urte bete berri dira Burkina Fasson, bertako burgesiari zein imperialismo kanpotarrari hortzak erakutsi zizkiotenak erahilak izan zirela, noski, herri oso baten askatasun eta justizia nahiak ito nahian.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!