A desalambrar: U-18 Askapenak 35 urte
Askapenak 35 urte bete ditu eta berau ospatzeko Internazionalista Eguna antolatu dute datorren urriaren 22an Arrasaten. Munduko herri eta langileria zapalduon askapena hain zuzen, borroka bateratu baten bitartez lortuko denaren ideia urtez urte gogorarazi digulako beti, gaurkoan berari, Euska Herriko eraunde internazionalestari, eskeini nahi diogu hurrengo saioa. Hortaz, hasteko Askapenaren jaiotzaz, ibilbideaz, gaurkotasunaz eta etorkizunaz hitz egiteko antolakunde internazionalistaren kide diren Alaitz eta Haizea izango ditugu mintzalagun. Abestiaren erradiografian Laboaren Txoria Txori kantua Elh Malick senegaldarraren ahotik entzungo dugu. Artea ideia politikoak legez, ona denean, artefaktu bihurtu eta edozien txokotan gozagarri eta erabilgarria izan daitekeelaren eredu. Amaitzeko kolaborazioan Jesus Valencia idazle, pentsalari ta ezerren gainetik internazionalistaren berbak izango ditugu entzungai
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!