A desalambrar: U-16 Independentziaren beharrezkotasuna eta bere mugak
2024ari hasiera emateko Karibeko itsasargi izan denari eskeiniko diogu gaurko elkarrizketa. Kubako iraultzaren garaipenak 65 urte bete dituen honetan prozesu iraultzaile honen analisian sakontzeko Euskadi-Kuba elkarteko kidea den Jose Manzaneda elkarrizketatuko dugu. Abestiaren erradiografia ere Kubari eskeintzea erabaki dugu. 1959an bertan sorturiko 'Los barbudos' kantuaz gozatzeko aukera izango dugu René Touzet y su Orquesta-ren eskutik. Karibea utzi gabe Kuba ondoko beste irla batera joko dugu. Haitik indepentzia lortu zuenetik 220 urte igaro diren honetan kolonia frantsesa izan zenaren historia eta gaur egungo egoeraren azterketa interesgarria dakarkigu Jhasna Artolak gaurko kolaborazioan. Abya Yalan ustezko independentzia lortu zuen lehenengo herrialdearen errealitateak ondo baino hobeto azaltzen du independentzia ez dela, gaur gaurkoz, askatasun edota justiziaren adibide.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!