A desalambrar: U-05 Agur eta ohore, Sastre!
Ikasturteko lehenengo irratsaio honek Afganistan izango du abiapuntu. Horretarako, azken hilabeteetan bertan izandako gertakariak hausnartu eta hobeto ulertzeko Askapenako kidea den Ainhoa Alberdi elkarrizketatuko dugu. Jarraian, abestiaren erradiografian Carlos Pueblaren “Un nombre” kanta aurkeztuko digu Iñakik. Jakin baitakigu 1967Ko urriaren 9an CIAren esanetara tiros hil nahi izan zutena, hilezkor bihurtu zutela ezinbestean. Batzutan izen bat nahikoa delako internazionalismoa aipatzeko, pentsamendu bat goraipatzeko edota borroka bat aldarrikatzeko. Ernesto Guevara, izen bat. Izen propioetaz ari garela, gaurko kolaborazioa Armada Gorriko kide izan zen Lyudmila Pavlichenkoren bizi ta ekintzak dakarzkigu gogora Tamarak. Hutsik egiten ez zuen frankotiratzaileak historia egingo zuen galderari punteria zorrotzez erantzun baitzion ere: “Zenbat gizon akatu dituzu?” zen galdera, “Gizonik ez, baina naziak 309”. Erantzun bakar batean zenbat lezio. Bukatzeko, hitzak tartetxoan ezin beste izen haundi baten apologia egiteari utzi. Irailak 17an zendu zen Alfonso Sastre, dramaturgo, iraultzailea, internazionalistaren obraren lagin txiki bezain ezinbestekoa eskeiniko digu Esterrek. Egin al duzue inoiz hitz zuen itzalarekin? Ba adi kamarada.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!