Uhintifada: Palestinako emakumeen zinemagintzaz solasean Liali Kilani eta Reham Al-Ghazalirekin.
Aste honetako atalean Liali Kilani eta Riham Al-Ghazali zinema zuzendari palestinarrei Uhintifadako mikrofonootan egin genien elkarrizketa eskaini dizuegu, itzulpen eta edizio lan neketsuaren ostean. Zinemagileak iragan azaroan izan ziren Gasteizen, UNRWAren eskutik, eta Sukubo aretoan aurkeztu zuten euren lana. Kilani zisjordaniarra eta Arte Ederretan lizenziatua da, eta If they take it filma aurkeztu du. Laburmetraiak desjabetzeko eta etxea birrintzeko agindua jasotakoan bere familiaren bizitokiari eusten dion emakume palestinar edadetu baten istorioa kontatzen du. Al-Ghazali, berriz, Gazakoa eta kazetaria da formakuntzaz, eta Madleen izeneko laburmetraia aurkeztu du. Filmak arrantzalea izan nahi duen neska gazatar baten istorioa kontatzen du. Usadioz gizonezkoa den ofiziora dedikatzeko grinak buruhauste asko ekarriko dizkio, baina baita gizonezkoei erreserbatutako askatasun esparru batean aritzeko bizipoza ere. Bi zinemagileak Shashat erakundeak emakumeei zuzentzen dien bideogintza eta produkzio tailerretan trebatu dira, eta zinema Palestinako emakumeen kezkak eta bizipenak ikustarazteko tresnatzat baliatzen dute. Beren jardunean herrialde okupatu batean eta gizarte patrialkal batean zinemagintzan aritzeko emakumeek dituzten eragozpenez ere aritu dir
-
Uhintifada: Palestinako emakumeen zinemagintzaz solasean Liali Kilani eta Reham Al-Ghazalirekin.??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!