O no será-Edo ez da izango: O no sera pandemia garaian
Egoera honetan ekoiztutako lehenengo saioa ekartzen dizuegu, bakoitza bere etxetik aritu da mosaiko hau osatzen, egoera ertz ezberdinetatik aztertzen duena.
Yarimir Puerto Ricotik, Esti Argentinatik, Maite Iris Alemaniatik, Cecilia Argentinatik, Maira Puerto Ricotik, Idoia Santiago Ospitaletik, Serena Boloniatik, Maribi Amorototik, Lucia Bustarviejotik, Maite Japoniatik, Laura Ramallahtik, Judith Payuetatik, Igneida Dominikar Errepublikatik, Maria Salamankatik…
Pantailak gure kale berria bihurtu den honetan, hainbat emakume* batu gara irratsaio honetako uhinen bueltan. Han eta hemengo emakumeek* beren bizipen, hausnarketak eta kezkak konpartitu dituzte gurekin, eta ia hatz puntekin elkar ukitzen duten ahots ezberdinek osatutako mosaiko ederra elkarrekin sortzeko aukera izan dugu. Horrela, norbere txokotik beste txoko gertu eta urrunetara adi jarri ditugu belarriak, eta mezuz mezu azaldu digute, nolakoa izaten ari den koronabirusak dakarrena, zer-nolako egoera ikusten duten beren inguruan eta zeintzuk kezkek berotzen dieten burua.
Euskal Herriko Emakume Migratu eta Razializatuen Sarearen eskutik, Maria Fernanda Calleja nikaraguarrarekin eta Mabel Medina Valenzuela peruarrarekin izandako elkarrizketa izango duzue entzungai. Egungo testuinguruaren gaineko beren analisia partekatu dute entzuleekin. Baita martxoaren 21ean Arrazismoaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Euskal Herriko Arrazismoaren Kontrako Mugimenduak zabaldutako manifestuan jasotzen diren aldarriak izan dituzte hizpide.
COVID 19ak eragindako krisi honek are ageriago utzi du mugimendu feministak aspaldian salatzen zuen zaintzen krisian murgilduta gaudela. Gasteizen, beste leku askotan bezalaxe, horri erantzuteko sortu den babes sare herritarreko, hain zuzen, Batera Zainduko Maialen Saezekin hitz egingo dugu. Azkenik, agurtu baino lehen, konfinamendua goxatzeko zer entzun, ikusi eta irakurtzeko gomendioak helarazten dizkizuegu. Hori guztia quince mas quince spotify zerrendatik hautatutako abestiek lagunduta.
Y por último, os dejamos algunos recursos para llenar los huecos libres que nos quedan entre challenges, recetas de pan casero, escandalizarnos con el telediario y aplaudir en la ventana.
Por un lado, tenemos un gran número de repositorios online en los que podemos encontrar infinidad de libros, así que, si ya habéis terminado de rebuscar en las estanterías, o queréis aprovechar para descubrir nuevas y estimulantes lecturas, aquí podéis encontrar doce títulos imprescindibles de la literatura transfeminista, en descarga directa, así que os invitamos a disfrutar de Paul B. Preciado, de Silvia Federici, de Chimamanda Ngozi Adichie y muchxs otrxs autores.
¡Y no podemos olvidarnos de los podcast! Cuando hayáis terminado de escuchar todos nuestros podcast, es el momento perfecto para descubrir, si no lo habíais hecho ya, los programas tan maravillosos que recoge la web pnitas.es, que os dejamos aquí, entre los que encontramos Sangre Fucsia, El Puticlub, Degeneradas, Diario Nocturno y muchísimos más.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!