O no será-Edo ez da izango: O NO SERA. 2016/05/19. Zientzia eta feminismoa.
… O no será saioaren euskarazko saio berria! Iraultza feminista izango da… edo ez da izango! Gaurkoan toki berezi bat eskaini diogu hilabetero egiten dugun zientziaren inguruko atalari eta ohi baino luzeagoa egin dugu. Izan ere, Enkarni Gomez elkarrizketatu dugu gaur: ingeniaria, EHUko meatze eskolan klaseak euskaraz ematen lehenetarikoa eta zientziari feminista. Honetaz gain, homofobiaren nazioarteko eguna dela eta, honi buruz ere laburki hitz egin dugu eta, bukatzeko, asteburu honetan izango den Txirrinka ekimenari buruz ere bai, non Gasteizko talde feministek ibilbidearen zati bat duten.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!