Hala Bedi > Podcasts > Sozialak > uhintifada > Nisreen Mashaal: «Ez gara errefuxiatuak, errefuxiatuta gaude, eta egunen batean herrira bueltatuko gara, Israelgo okupazioak ezin baitu betiko iraun»
Uhintifada: Nisreen Mashaal: «Ez gara errefuxiatuak, errefuxiatuta gaude, eta egunen batean herrira bueltatuko gara, Israelgo okupazioak ezin baitu betiko iraun»
4 apirila, 2022UhintifadaIruzkinak desaktibatuta daude Nisreen Mashaal: «Ez gara errefuxiatuak, errefuxiatuta gaude, eta egunen batean herrira bueltatuko gara, Israelgo okupazioak ezin baitu betiko iraun» sarreran
Uhintifada 427. Iragan martxoaren 26an Sodepaz erakundeak topaketa gastronomikoa antolatu zuen Donostiako Ardatza elkartean. Ekitaldian Nisreen Mashaal sukaldari palestinarrak hartu zuen parte. Mashaal Dheisheh kanpamenduko errefuxiatua da, Bethlehemeko eskualdean, eta bere jardunean Palestinako zenbait plater tipikoren prestaketaren inguruan argibideak eman zien bertaratutakoei. Horrez gain, sukaldaritza saioa aitzakia izan zen errefuxiatu palestinarren bizipenen berri emateko. Mashaalek Euskal Herrira egindako bisita probestu dugu, bide batez, Uhintifadako mikrofonootan elkarrizketatzeko.
Iragan martxoaren 26an Sodepaz erakundeak topaketa gastronomikoa antolatu zuen Donostiako Ardatza elkartean. Ekitaldian Nisreen Mashaal sukaldari palestinarrak hartu zuen parte. Mashaal Dheisheh kanpamenduko errefuxiatua da, Bethlehemeko eskualdean, eta bere jardunean Palestinako zenbait plater tipikoren prestaketaren inguruan argibideak eman zien bertaratutakoei. Horrez gain, sukaldaritza saioa aitzakia izan zen errefuxiatu palestinarren bizipenen berri emateko. Mashaalek Euskal Herrira egindako bisita probestu dugu, bide batez, Uhintifadako mikrofonootan elkarrizketatzeko.
Bere mintzaldian familiaren historia kontatu digu. Jerusalemen jaio eta Dheisheh kanpamendua bizi izan bada ere, familiak 1948an kolono sionistek okupatutako herrietan du sorburua, bertatik ihes egin eta errefuxiatuen kanpamenduan bilatu behar izan zuten babesa. Kontatu digu familiak beti eutsi diola noizbait jaioterrira bueltatzeko itzaropenari. Berak behin egin zuen, modu klandestinoan, eta bertatik bertara konprobatu zuen bere aitona zenaren etxean egun kolono juduak bizi direla. Mashaalek ekintzaile estatubatuar baten autoan ezkutatuta egin zuen familiaren herrirako bidaia, aitaren hilobirako harri batzuk hartzera, izan ere, aita jaioterrira bueltatzeko ametsa bete ezinda zendu zen. Bestalde, kontatu digu nolakoak ziren bizi baldintzak errefuxiatuen kanpamenduan, bere esanetan espetxe erraldoi bat bezalakoa baitzen. Mintzatu zaigu okupazio armadak egunero egiten zituen erasoez, bizi baldintza jazanezinez, eta aitortu digu horrexek bultzatu zuela seme-alabekin batera babesa Madrilen bilatzera. Palestinako sukaldaritza tradizionalaz ere hitz egin digu, eta azaldu digu okupazioak gastronomia ez ezik elikagaien horniketa ere baldintzatzen duela. Salatu du, bereziki, Gazako egoera, izan ere, kostaldean izanagatik, Israelek ezarritako setioa dela medio palestinarrak ezin dira itsasoratu arrantza egitera. Kritikatu du Israelek, hutsetik sortutako estatu artifiziala eta ondare kulturalik gabekoa denez, bertako kultura palestinarreko elementu asko lapurtu dituela, besteak beste, gastronomia, eurentzat hartu baitute palestinarrena. Azaldu du gaur egun Palestinako familiarekin harremanetan jarraitzen duela, eta kezkaz jarraitzen duela hango egoera politikoaren egunerokotasuna; eta bestetik, aldarrikatu du haiek ez direla errefuxiatuak, errefuxiatuta daudela eta, erbestean biziagatzik, egunen batean familiak utzi behar izan zuen herrira bueltatuko direla, Israelgo okupazioak ezin baitu betiko iraun.
Uhintifada: Nisreen Mashaal: «Ez gara errefuxiatuak, errefuxiatuta gaude, eta egunen batean herrira bueltatuko gara, Israelgo okupazioak ezin baitu betiko iraun»
??:??:??
5 00
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatuIrakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.