Eh txo!: Memorian Jarrai, Landerri(@landerlandia) elkarrizketa. Hizki larriz idatzitako Historia atalean Itziarren Semea
Hizki larriz idatzitako Historia atalarekin hasi dugu gaur saioa. Otsailaren 13a gertu egonda Tortura izan dugu hizpide eta Itziarren semeari izena jarri dio Landerrek.
Elkarrizketa bigarren partean egin dugu, izan ere @landerlandia handia izan dugu gurekin eta memoria eta musikaren inguruan gogoeta eta esperientzia ezberdinak elkarbanatu ditu.
-
Eh txo!: Memorian Jarrai, Landerri(@landerlandia) elkarrizketa. Hizki larriz idatzitako Historia atalean Itziarren Semea??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!