A desalambrar: M-7 PALESTINA ASKATU!
Gaurko elkarrizketan Palestinara joko dugu. Azken asteetako egoera gertutik jarraitu eta salatzeko asmoz Shuruk izango dugu solaskide, bera Masar Badil eta Al-Karama emakume palestinarren mugimenduko kide da. Abestiaren erradiografian Amalurrari alai eta indartsu kantatzen dion Guadalupe Urbina ezagutuko dugu. Costa Ricako kantautorearen 'La cumbia de la niña' gozatzeko aukera izanik. Kolaborazioan Begoña Gartzia Arandigoyen, 'Alba' ezizenez, ekarri nahi digu gogora Itsaso Lekuonak. Nikaraguara mediku bezala abiatu zena Garesen, Nafarroan orain dela 57 urte jaioa izan zena El Salvadorren erahil zuten mundu justu baten alde borrokatzeagatik, internazionalismoan sinisteagatik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!