A desalambrar: M-24 Memoria Historikoa; Jesus Santrich,Cuba, Krabelinen iraultza eta Eva Forest.
Gaurko elkarrizketan, Jesus Santrich omenduko dugu bere hilketaren lehen urteurrenean. Horretarako, hil aurretik gure programan egindako elkarrizketa ekarriko dugu gurera. Abestiaren erradiografian, Kubako irultzari omenezko abestia dakarkigu Iñakik, No Konforme eta Boikoten Viento de la Habana Ondoren, 1974ko Portugalera egingo dugu jauzi, apirilaren 25ean diktaduraren kontra altxatu zen kapitainen matxinadara hurbiltzeko asmoarekin. Horretarako pelikula eta liburu bat aukeratu dizkigu Iñigok: “Fusiles y Claveles”, Diego Carcedorena; eta “Capitanes de Abril”, Maria de Medeirosena. Hitzak tartetxoan, Eva Forestek kartzelan idatzi zuen Diarios y cartas desde la carcel liburuko prologoaren zati bat irakurriko digu Esterrek.
-
A desalambrar: M-24 Memoria Historikoa; Jesus Santrich,Cuba, Krabelinen iraultza eta Eva Forest.00:58:38
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!