A desalambrar: M-22 Vive la Commune!
Askapenaren brigada kanpaina martxan egonik gaurko elkarrizketatua Julen Mendizabal brigadista izango dugu. Bera Grezian izan zen brigadista eta praktika politiko hartaz gain Greziearen gaur egungo egoeraz ere arituko gara. Abestiaren erradiografian saharar herriaren erresistentzia jarri nahi du lehen lerroan Renék. Horretarako Mariem Hassanen 'Haiyu' abestia aurkeztuko digu iraultza eta borrokarako dei musikatu gisa. Osteko kolaboraziorako Presoak SOS bildumaren baitan atal berezi bat eskeintzera datorkigu Walter Wendelin: Nortzuk dira guda presoak? Hortxe galdera, erantzuna apur bat beranduago. Amaitzeko hitzak tartetxoan Parisko Komunaren urteurrena dela eta 1871an Karl Marxek komuneroen lanari buruz argitaratuko zuen testuaren zati bat eskeiniko digu Esterrek.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!