A desalambrar: M-16 Gogoratzen ahal duzue Txileko altxamendua?
Gaurko elkarrizketan Txile aldera jo nahi dugu bertako koiuntura politikoa zein maputxeen egoera aztertzeko asmoz. Horretarako Sandra Trafilaf Yáñez izango dugu mintzalagun. Sandra maputxea eta militante komunista da, 19 urte eskaz zituelarik Txileko diktaduraren aurka borrokatzen ari zela poliziak tiroz larri zauritu eta zortzi urtez kartzeleratu zuten. Ordutikan ez dio pentsatu eta borrokatzeari utzi. Maputxe herriaz ari garela ondorengo abestiaren erradiografiarako Waikil rapero maputxearen 'Truful-truful' kantua aukeratu dugu. Bukatzeko gaurko kolaborazioan “Marxismoa Abya Yalan” izendaturiko hausnarketaren bildumaren bigarren zatia plazaratu nahi dizuegu, pentsamendu marxista latinoamerikarraren argazkia eskeini digun Jonathan Montilla internazionalistaren ahots eta arkatzetik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!