A desalambrar: M-1 Si vis pacem, para bellum!
Gaurko elkarrizketan, batzuentzat hasi berri den gudaz arituko gara. Ukranian gertatzen ari denaz, ari zenaz eta gerta daitekeenaz hausnartzeko, Irene Ruiz politologo eta kazetariarekin solastuko gara. Abestiaren erradiografian ereserki antifaxista bilakatuko zen Einheitsfronlied edo Fronte Batua izeneko kanta aurkeztera dator ostean Iñaki. 1934an Bertolt Brecth eta Hanns Eisler sortutako obrak langileon batasunari abesten dio bihotz gorriz. Kolaborazioan, Tamara Burke, iraultzarako nazien aurka borrokatu zuen beste emakume ahaztezin baten omenez 'Tania' ezizena jarri zuen emakume argentinarra, komunista eta noski, internazionalistaz arituko zaigu gerotxoago Itsaso Lekuona. Bukatzeko eta hasierarekin lotuz, inork kontatu nahi ez zuen guda baten testigu izan den emakume baten poema bat izango dugu entzungai. Elena Zaslavskyk Donbasseko errealitatera gerturatuko digu hitzez hitz.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!