Uhintifada: Lubnah Shomali: «Israelek etengabeko Nakba burutu du, alegia, bertako populazio palestinarra bortzaz mugiarazi duen egiturazko indarkeria. Hau ez da gatazka bat, ez da “asentamendu” bat, kolonizazio hutsa da»
Uhintifada 425: "Palestinako okupazioa azaltzeko kontakizun berriak" mintegian kazetaritzako profesionalak eta Palestinaren aldeko ekintzaileak bildu ziren Palestinako okupazioari eta erresistentziari ematen zaien kazetaritza-trataeraren inguruan hausnarrean. Mintegiaren ardatza Lubnah Shomaliren solasaldia izan zen. Shomali Palestinako populazio errefuxiatuaren eskubideak artatzen dituen Badil Center erakundeko kidea da.
Iragan otsailaren 14an Bakea Duintasunez erakundeak online mintegi bat antolatu zuen: “Palestinako okupazioa azaltzeko kontakizun berriak”. Topaketa honetan kazetaritzako profesionalak eta Palestinaren aldeko ekintzaileak bildu ziren Palestinako okupazioari eta erresistentziari ematen zaien kazetaritza-trataeraren inguruan hausnarrean. Mintegiaren ardatza Lubnah Shomaliren solasaldia izan zen. Shomali Palestinako populazio errefuxiatuaren eskubideak artatzen dituen Badil Center erakundeko kidea da. Shomalik azaldu du bere jardunean Palestinako afera jorratzerakoan terminologiak duen garrantzia. Ibilbide historiko bat egin du etengabeko Nakba deritzon prozesuan zehar, hau da, Israelgo estatua sortu zenetik gaur egun arte nola erbesteratu eta mugiarazi duten bertako populazio palestinarra. Kritikatu du prentsako hedabide hegemonikoetan ez dagoela tokirik Israelek burututako gizateriaren aurkako krimenetarako, eta normalean krimen horiek samurtzen dituzten adierak erabiltzen direla, hala nola, “gatazka” bezalako adierak. Salatu du, halaber, Israelek egiturazko indarkeria burutzen duela bertako populazio palestinarraren kontra, populazio hori mugiarazteko eta populazio kolonoz ordezkatzeko. Hori kolonizazioa da, gizateriaren aurkako krimen bat, ez da “asentamendu” bat. Bestalde, defendatu du “apartheid” adieraren erabilera, izan ere, hainbat erakundek, besteak beste NBEk berak, onartu egin dute; eta salatu du adiera horrek ere ez daukala tokirik prentsa orokorrean. Kolonizazio krimenaren aurrean aldarrikatu du erresistentziarako eskubidea, izan ere, nazioarteko legediak edozein bidetatik eusteko eskubide hori onartzen die. Hortaz, Palestinako erresistentziari, armatua zein armagabea, ezin zaio deitu terrorismoa, nazioarteko zuzenbideak onartzen duelako.
-
Uhintifada: Lubnah Shomali: «Israelek etengabeko Nakba burutu du, alegia, bertako populazio palestinarra bortzaz mugiarazi duen egiturazko indarkeria. Hau ez da gatazka bat, ez da "asentamendu" bat, kolonizazio hutsa da»??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!