Uhintifada: Matthieu Jeuland: «Palestine Vaincra kolektiboaren ilegalizazioa Frantziako eskuin muturreko talde Israelzaleen difamazio kanpainia baten ondorioa da eta Europa osoan Palestinarekiko elkartasuna kriminalizatzeko kanpainia baten baitan kokatzen da»
Pasa den astean Gerald Darmanin Frantziako Barne Ministroak Palestina Vaincra (Palestinak Irabazi) kolektiboa ilegalizatzeko egitasmoa ezagutarazi zuen. Erabakia eskuin muturreko talde Israelzaleek burututako difamazio kanpainia baten ondorioa izan da, izan ere, Israelek Frantzian dituen jarraitzaileek jomugan jarri dute elkartasun talde hau. Taldearen jarduna Palestinarekiko elkartasun ekintzak eta konzientziatzio kanpainak antolatzera bideratuta dago; eta baita kolonialismoa, arrazakeria eta apartheidaren kontrakoak ere. Ilegalizazio iragarpen hau beste pausu bat izan da Frantziako gobernuak darabilen autoritarismo goradakadaren barruan, izan ere, azken aldian arrazakeriaren kontra diharduten beste hainbat erakunde eta ezkerreko komunikabide ere ilegalizatu dituzte edo ilegalizatzeko bidean daude.
-
Uhintifada: Matthieu Jeuland: «Palestine Vaincra kolektiboaren ilegalizazioa Frantziako eskuin muturreko talde Israelzaleen difamazio kanpainia baten ondorioa da eta Europa osoan Palestinarekiko elkartasuna kriminalizatzeko kanpainia baten baitan kokatzen da»??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!