Joan Zikutara: JZ 2X5 (2020/11/28): Euskarak osasun sistematan normaltasuna lortzeko tratamendurik behar al du?
Aste honetako saioa Mahaieutikoarekin hasi dugu. Euskaraldiak bere bigarren edizioa hasi duen honetan, gaur, gurean, Antton Azkuna izan dugu beste behin ere. Gaurkoan, iaz bezala, osasun sistematan euskarak duen diagnostikoa egingo digu, eta behar izanez gero, egoera hori sendatzeko bideari ekin al dion jakingo dugu.
Ondoren, Nik doktorean begitxindorraz jakin beharreko guztia azalduko dizuegu. Azkenik, Ba al zenekien tartean infekzio agerraldi batek bizitzak salbatu zitueneko istorio bat ekarri dizuegu.
-
Joan Zikutara: JZ 2X5 (2020/11/28): Euskarak osasun sistematan normaltasuna lortzeko tratamendurik behar al du???:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!