Joan Zikutara: JZ 1X4 (19/1/28) ABENDUAK 28ko PROGRAMA
Abenduaren 28ko programa berezia: Urteko berrien errepasoa, olentzerok ekarritako opari popularrenaren analisia eta 2020rako Hala Bedi irratiaren osasun konpromezuak.
Gure 4. saioaren emisio eguna abenduaren 28an tokatu zen. Guk, oporrak hartu beharrean, programa berezia egitea erabaki genuen.
Data berezi hauetan egonda, amaitzen ari zen eta urte berriari begira atera ziren osasunaren inguruko berri bereziak komentatu genituen.
Betiko moduan, mahai ingururako gai mardula ekarri genuen. Olentzerori gehien eskatu zitzaion opariaren inguruko analisi sakona egin genuen osasunaren ikuspegitik. Honek ekar ditzakeen arazo eta arriskuetan sartu ginen batez ere.
Bukaeran, Hala Bedi irratiko familiak 2020rako hartutako osasun konpromezuak aipatu genituen.
Gozatu 2019ko azken programaz. Eta gogoratu: ez sinetsi osasunari buruz hortik esaten duten guztia.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!