Hala Bedi > Podcasts > Sozialak > uhintifada > Juani Rishmawi: «Adore handia eman zidan [Israelgo presondegi militarrean nengoela] espetxekide musulmanek prestatu zidaten prestatu zidaten Gabon festa, bakarrik ez nengoela erakutsi zidaten»
Uhintifada: Juani Rishmawi: «Adore handia eman zidan [Israelgo presondegi militarrean nengoela] espetxekide musulmanek prestatu zidaten prestatu zidaten Gabon festa, bakarrik ez nengoela erakutsi zidaten»
22 abendua, 2022UhintifadaIruzkinak desaktibatuta daude Juani Rishmawi: «Adore handia eman zidan [Israelgo presondegi militarrean nengoela] espetxekide musulmanek prestatu zidaten prestatu zidaten Gabon festa, bakarrik ez nengoela erakutsi zidaten» sarreran
UHINTIFADA 445. 2022ko Uhintifadako azken atalean gure irratsaioko aspaldiko tradizio bat berreskuratu bahi izan dugu, alegia, urteari Belenetiko kronikarekin amaiera ematea. Duela urtebete, ezinbestean, ezin izan genuen egin, izan ere, egun horietan Beit Shaour-en, Belengo eskualdean (Zisjordania), dugun ohiko kolaboratzailea, Juani Rishmawi, 13 hilabeteko zigorra betetzen ari zen Israelgo espetxe militar batean.
2022ko Uhintifadako azken atalean gure irratsaioko aspaldiko tradizio bat berreskuratu bahi izan dugu, alegia, urteari Belenetiko kronikarekin amaiera ematea. Duela urtebete, ezinbestean, ezin izan genuen egin, izan ere, egun horietan Beit Shaour-en, Belengo eskualdean (Zisjordania), dugun ohiko kolaboratzailea, Juani Rishmawi, 13 hilabeteko zigorra betetzen ari zen Israelgo espetxe militar batean. Rishmawi duela 30 urtetik gora bizi da Palestinan eta kartzelaratu zuten egunera arte Health Work Committees erakundean ziharduen lanean, osasun arloan lan humanitarioa egiten duen elkarte palestinarrean. Palestinako gizarte mugimenduko beste hainbat erakunderekin batera, Rishmawirena ere ilegalizatu eta terroristatzat izendatu zuen okupazio erregimenak. Ilegalizazioak erakundearen zuzendaritza atxilotzea eragin zuen, horien artean gure korrespontsala, Juani Rishmawi; eta espetxeratzeaz gain, lan humanitarioa egiten jarraitzeko inhabilitatu ere egin zuten.
Rishmawik kontatu digu bere jardunean nolakoak izan ziren duela urtebeteko gabonak kartzelan, eta nola egin zion aurre egoerari bere espetxekideen laguntzaz. Egunotan gogoan ditu bereziki harekin espetxealdia partekatu zuten emakumeak, bertan elkar zaindu behar izan zutelako. Kontatu digu, halaber, epailearen ebazpenak debekatu egin diola bere garai bateko erakundearekin harremanik izatea; nolanahi ere, badaki, ilegalizatuta izanagatik, elkarteak jarraitzen duela bere osasun jarduera egiten, kriminalizatutako beste erakundeek ere euren jarduerari eusten dioten bezala.
Beste aldetik, kontatu digu nola prestatzen diren gabonak Belenen. Garai honetan turista erlijioso askok bisitatu ohi dute hiria eta hori pizgarri bat da hango komertziorako eta, oro har, bizitzarako. Azaldu du oso desberdina dela Israelgo bidaia agentzien bidez iristen den turismoa eta Palestinako taldeen bidez egiten duena. Lehenek eremu palestinarrean gertatzen ari denaren ikuspegi oso mugatua daukate, eta ez dute sosik uzten bertan; besteek, aldiz, errealitatearen ikuspegi objetiboa daukate eta eremu palestinarrean kontsumitzen dute.
Bestalde, salatu du Palestinan egoera oso larria izanagatik, eta azken hilabetean 20 lagunetik gora hil badituzte ere, hedabideak ez direla gertatzen ari denaren inguruko informazioa ematen ari, erabateko ezjakintasuna nagusitzen ari da. Horren ifrentzuan, nabarmendu du munduko futbol txapelketan Palestinarekiko elkartasunak lortu duen ikusgarritasuna. Hitz egin du, halaber, nazioarteko bidaiarien eta bertako populazioaren arteko desberdintasunaz, mugitzeko zailtasunei dagokionez. Azaldu du apartheid erregimenak berez ezartzen dituen zirkulatzeko zailtasunez gain, kolonoen erasoen beldur ere badirela.
Azkenik, agurtu du urte bukaerako kronika nazioarteko ir itzi publikoari dei eginez, gure ahalegin guztiak batu ditzagun, herri palestinarraren sufrimendua akabatu dezagun.
Uhintifada: Juani Rishmawi: «Adore handia eman zidan [Israelgo presondegi militarrean nengoela] espetxekide musulmanek prestatu zidaten prestatu zidaten Gabon festa, bakarrik ez nengoela erakutsi zidaten»
??:??:??
2 01
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatuIrakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.