Hiketan: Hiketan 2×01: Giputxi baten bertso irangarriaren harira; Puzkerren zergatia; Garazi Zabaletari elkarrizketa; Euskara Bitxorraroa ote?
Gure 2. denboraldiarekin hasi gaitunk! Eta indartsu hasteko, arabarren artean (h)ika-mika sortu duen bertsoaren inguruko gure hausnarketatxoa. Gero, giza gorputzaren sailean, galdera honi erantzun zionagu: zer dela eta botatzen dizkinagu puzkerrak? Plater sendoena orain: Garazi Zabaletari, Argiako eta esan-erran-eko kazetaria) nafar polifazetikoari, elkarrizketa. Eta postrea berria zekargunk: sail txiki berria. Goazemak euskararen mitoak puskatzera!
-
Hiketan: Hiketan 2x01: Giputxi baten bertso irangarriaren harira; Puzkerren zergatia; Garazi Zabaletari elkarrizketa; Euskara Bitxorraroa ote?01:00:47
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!