Erraietatik: GES (Gazte Emantzipaziorako Sarea): «Okupazioa etxebizitza eskubidea bermatzeko tresna eraginkorrena da»
Duela egun batzuk, Gasteizko Alde Zaharreko Kutxi, Txikita eta Pinto kaleetan dauden hiru eraikinen inguruan argitaratutako hainbat albisteen arabera, etxebizitza batzuk zozketatuko omen ditu Udalak. Honen harira, ohar bat heldu zen Hala Bedi irratira. Bertan, Gasteizko Alde Zaharrean Ensanche 21 elkarte publikoaren hiru eraikin okupatu zituztela jakinarazi zuten auzokide berriek.
Eraikin hauek «sei urte hutsik egon ostean» duela gutxi okupatu dituztela azalduz, Ensanche 21 hirigintza elkarte publikoaren azken urteotako plan urbanistikoa salatu zuten. Eta orain, kasualitatez, poliziaren bisitak eta zozketaren inguruko albisteak etorri dira.
Errekaleor Bizirik auzoan edota hiriko beste lekuetan loratzen ari den okupazio uholdearen urrats berri bat iritsi da Gasteizko Alde Zaharrera. Oharrean salatutako guztiaren aurrean «okupazioa tresna eraginkorrena» dela azpimarratu dute, baliabide ekonomiko nahikorik ez duten gazteen etxebizitza eskubidea bermatzeko eta bizitza eredu berri bateruntz bidea egiteko.
Okupazio berri hau hurbiletik ezagutzeko, eta etxebizitza eskubidearen zein gazteon emantzipazioaren inguruan hausnartzeko, Hala Bediko estudioetara gerturatu ziren eraikin hauek berreskuratu dituen Gazte Emantzipaziorako Sarearen kide batzuk.
http://halabedi.eus/2017/05/09/erraietatik-vol-xxi-utopiak-okupatuz/
-
Erraietatik: GES (Gazte Emantzipaziorako Sarea): «Okupazioa etxebizitza eskubidea bermatzeko tresna eraginkorrena da»??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!