Euskalduntxarrak: Euskalduntxarrak 2018/10/03 Gaztetxean Euskara ikasten!!!
Bi podcast jarraian!!! Aupa gu!!!
Aste honetan Alus egon da gurekin eta mendi-proposamen bat azaldu digu. Debagoienan, Aitzorrotz mendia igotzeko ibilbide polita eta erraza.
Ondoren Gaztetxetik hurbildu dira Euskara kurtsoko 2 irakasle ikastaroak nola egiten diren azaltzeko. Entzuleei parte hartzeko animatzera ere etorri dira. Ea ea ea, euskara klaseak Gaztetxean!!!
Gustatu ala ez, Euskalduntxarrok ere hemen gaude!!!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!