Hala Bedi > Podcasts > Sozialak > uhintifada > Eugenio Garcia Gascon: «Israelgo gobernuak areagotu egin du Zisjordaniako anexioa eskuin muturra exekutiboan sartzearekin batera, baina baita mendebaldeko herrialdeen eta Palestinako Agintearen beraren utzikeriagatik, eta Jerusalemen aurkako erasoekin okupaziopa justifikatzen duen erantzun palestinarra bilatzen ari dira»
Uhintifada: Eugenio Garcia Gascon: «Israelgo gobernuak areagotu egin du Zisjordaniako anexioa eskuin muturra exekutiboan sartzearekin batera, baina baita mendebaldeko herrialdeen eta Palestinako Agintearen beraren utzikeriagatik, eta Jerusalemen aurkako erasoekin okupaziopa justifikatzen duen erantzun palestinarra bilatzen ari dira»
26 apirila, 2023UhintifadaIruzkinak desaktibatuta daude Eugenio Garcia Gascon: «Israelgo gobernuak areagotu egin du Zisjordaniako anexioa eskuin muturra exekutiboan sartzearekin batera, baina baita mendebaldeko herrialdeen eta Palestinako Agintearen beraren utzikeriagatik, eta Jerusalemen aurkako erasoekin okupaziopa justifikatzen duen erantzun palestinarra bilatzen ari dira» sarreran
UHINTIFADA 455. Aste honetako arretaren jomuga Jerusalemen jarri dugu, izan ere, azken asteotan Israelgo erregimen kolonialaren armadak eraso bortitzak burutu ditu hiri honen kontra. Erasoak, gainera, ramadanaren ospakizunen testuinguruan gertatu dira, eta komunitate musulmanaren otoitz leku esanguratsuen kontra zuzendu dituzte, bereziki Al Aqsa mezkitaren kontra. Bortizkeriaren gorakada hau duela hilabete batzuk abiatu zen Zisjordanian, eskuin muturra gobernu hebriarrera sartzearekin batera, baina duela hainbat hamarkada erregimen sionistak Palestinako bertako populazioaren kontra zuzendutako garbiketa etnikoaren kanpainiaren testuinguruaren barruan kokatzen da. Eraso hauek eta erasook gertatzen diren testuinguru politikoa aztertzeko Eugenio Garcia Gascon izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Garcia Gascon itzal handiko kazetaria da, hiru hamarkadatik gora bizi izan da Jerusalemen eta bertan garatu du bere ibilbide profesionala.
Aste honetako arretaren jomuga Jerusalemen jarri dugu, izan ere, azken asteotan Israelgo erregimen kolonialaren armadak eraso bortitzak burutu ditu hiri honen kontra. Erasoak, gainera, ramadanaren ospakizunen testuinguruan gertatu dira, eta komunitate musulmanaren otoitz leku esanguratsuen kontra zuzendu dituzte, bereziki Al Aqsa mezkitaren kontra. Bortizkeriaren gorakada hau duela hilabete batzuk abiatu zen Zisjordanian, eskuin muturra gobernu hebriarrera sartzearekin batera, baina duela hainbat hamarkada erregimen sionistak Palestinako bertako populazioaren kontra zuzendutako garbiketa etnikoaren kanpainiaren testuinguruaren barruan kokatzen da. Eraso hauek eta erasook gertatzen diren testuinguru politikoa aztertzeko Eugenio Garcia Gascon izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Garcia Gascon itzal handiko kazetaria da, hiru hamarkadatik gora bizi izan da Jerusalemen eta bertan garatu du bere ibilbide profesionala.
Bere jardunean azaldu du Israelgo gobernua Zisjordania bereganatzeko kanpainia areagotzen ari dela, eta politika anexionista horrek babes handia jaso duela eskuin mutur ultranazionalista eta erlijiosoa gobernuan sartu denetik, baina ez hori bakarrik, nazioarteko herrialdeen utzikeria ere lagungarria izan da Zisjordaniako anexioaren azeleradorea zapaltzeko. Kontatu du Israelgo okupazio indarrak eta hango buruzagi politikoak etengabe ari direla palestinarrak probokatzen erantzun bortitz bat eragiteko eta, horrela, populazio palestinarraren aurkako zanpaketa eta jazarpena justifikatzeko. Bestalde, salatu du Israelgo oposizio politikoaren barruan ez dagoela batere jarrera kritikorik eta horrek hauspoa ematen diola gobernuari anexio politikekin jarrai dezan. Azaldu du lurra desjabetzeko eta koloniak zabaltzeko politika hori 1948tik garatzen ari direla, eta berdin diola Israelgo gobernuan nor dagoen, berdin jokatuko baitute. Salatu du, halaber, nazioarteko komunitateak ez diela aurre egiten politika anexionista hauei eta horrek areagotu egiten duela prozesu hau. Beste alde batetik, salatu du orain, gainera, eraso hauek gobernu laboristen garaietan ez bezala osagai erlijioso bat daukatela, gobernuan eskuin mutur erlijiosoa dagoelako. Bestalde, kritikatu du Palestinako Agintearen gobernua ez zaiela erantzunik ematen ari palestinarren kontrako erasoei, izan ere, bere eginkizun bakarra da okupazioa kudeatzea eta okupatutako eremuak administratzea. Gauzak horrela, Mahmud Abbasen gobernuak zilegitasun guztia galdu du populazio palestinarraren aurrean, eta agortuta dago, azken 18 urteotan ez baita prozesu demokratikorik izan. Haren ustez, beste hauteskunde prozesu bat antolatuko balitz, eta inkesta guztien arabera, Hamas mugimendu islamikoak irabaziko luke. Ramadanaren ospakizunak bukatutakoan aurrikusten du, Jerusalemen aurkako erasoak gora behera, Israelek jarraituko duela hainbat hamarkadatako garbiketa etnikorako politikak garatzen.
Uhintifada: Eugenio Garcia Gascon: «Israelgo gobernuak areagotu egin du Zisjordaniako anexioa eskuin muturra exekutiboan sartzearekin batera, baina baita mendebaldeko herrialdeen eta Palestinako Agintearen beraren utzikeriagatik, eta Jerusalemen aurkako erasoekin okupaziopa justifikatzen duen erantzun palestinarra bilatzen ari dira»
??:??:??
3 01
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatuIrakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.