Erro ta berri: Aziza Brahim, Danças Ocultas, Piers Faccini, Dom La Nena…
Saharar Herriarekiko Laguntza eta Elkartasunerako Europako Konferentzia (EUCOCO) Gasteizen ospatzen ari dela, Aziza Brahimen “Sahari” disko berria ezagutuko dugu. Mali, Senegal, Argelia, Portugal, Britania Handia eta Brasil bisitatuko ditugu ondoren. Hauek dira erabilitako kantak:
1) Aziza Brahim “Himno”, 2) Aziza Brahim “Sahari”, 3) Aziza Brahim “Hada jil”, 4) Tinariwen (ft. Noura Mint Seymali & Stephen O’Malley) “Amalouna”, 5) Ballaké Sissokó & Baba Sissokó “Sigi gno gonya”, 6) Habib Koité (ft. Toumani Diabaté) “Forever”, 7) Rachid Taha “Je suis africain”, 8) Danças Ocultas (ft. Dom La Nena) “Ela”, 9) Danças Ocultas (ft. Jaques Morelenbaum) “Soldado”, 10) Dawn Landes & Piers Faccini “Heaven´s gate”, 11) Piers Faccini “Angel of mercy”, 12) Dom La Nena (ft. Piers Faccini) “Dessa vez”, 13) Dom La Nena “Scenic world”, 14) Dom La Nena “Oiseau savage”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!