Erraietatik: ERRAIETATIK vol. XXVI | Bazter ilunetako hots karrankariak
Denboraldiko bigarren irratsaio honetan, Erraietatikeko ume basatiok bazterretara alde egin dugu. Alde batetik, Servando Rocharekin mintzatu gara ‘Fuera de la Ley. Pistoleros, revolucionarios y noctambulos. Los bajos fondos en España (1924-1936)’ liburuaren kontura. Musikari atal garrantzitsua eskeini diogu ere. Horretarako, Condenado fanzineak argitaratutako ‘Alternative Ulster’ artikuluaren harira Irlandako iparraldeko punk mugimenduaz aritu gara.
Servando Rocha kontrakulturaren benetako burua eta gurua da. Bai idazle moduan edo bai La Felguera elkarte sekretuko kide bezala argitara eraman ditu munduko eta Estatu Españoleko kontrakultura mugimendu eta adierazpen desberdinak. Ume basation liburutegian oinarrizkoak diren hainbat liburu bere eskuetatik atera dira, azkenetarikoak: ‘La Facción Caníbal’, ‘El Ejército Negro’, ‘La Horda’ edota ‘Fuera de la Ley-ren’ lehengo alea. Aste honetan, ordea, ‘Fuera de la Ley-ren’ bigarren alea izan dugu hizpide. Ale honetan, Primo de Riveraren diktaduraren hasieratik Gerra Zibila eragin zuen estatu-kolpe faxistararte egondako azpimundu kriminala aztertzen du. Horretarako garaiko kronika eta berriak egungo egileen artikuluekin tartekatzen dituzte, betiere garaiko argazkien hautaketa ederrarekin.
Servando Rocha: «En el libro reunimos a los considerados por el poder como Fuera de la Ley»
Irratsaioaren bigarren atalean Irlandako iparraldera joango gara. ‘Alternative Ulster’ artikulua oinarria izanik, Irlandako iparralde gatazkatsuan 70. hamarkadaren bukaeran Irlandako iparraldean garatutako punka aztertuko dugu. Gatazka soziala, politikoa eta armatua pil-pilean zegoen garai horretan errepublikano eta unionisten artean Ulster delakoa horretan eta honi esker loratu zen punk mugimendu boteretsu eta basatia Irlandako iparraldean. Honen berri emango dugu garai punk musikaren laguntzarekin.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!