Erraietatik: ERRAIETATIK vol. VII | Nazien kontra, askatasunarekin dantzan
Ume basation komando bat Berlinera bidean dago ta aste honetan Alemaniara begira jarri gara. Ba al zenekien swing-aren bitartez nazismoari aurre egin zion mugimendu bat egon zela? Joseph Goebbelsek zioen jazza «tximinoentzako oihaneko musika amerikar beltz-judutarra» zela, eta jazz musikaren jazarpen etengabearekin batera, 1941. urtean swing-a dantzatzea debekatu zuten. Bitartean, ‘Swingjugend’, ‘Swing Kids’, ‘Chicos Swing’ edo ‘Swingkumeak’, Gazte Hitlerianoekin bat egiteko aginduari uko egin eta askatasunarekin dantzatzen jarraitu zuten oztopo eta errepresio bortitzaren gainetik.
Es Pop Ediciones argitaletxeak berreditatutako ‘Swing frente al Nazi. El Jazz como metáfora de la libertad’ (Mike Zwerin, 1985) liburuaren eta ‘Swing Kids’ (Thomas Carter, 1993) filmearen laguntzarekin, faxismoaren kontrako mugimendu kontrakultural hau ezagutzeko aukera izan dugu, garaiko soinu-banda paregabearekin batera:
01. BENNY GOODMAN – Sing, sing, sing (Louis Prima)
02. STAND BRENDERS ORCHESTRA – Ja und Nein
03. DJANGO REINHARDT – Minor Swing
04. JOHNNY HESS – Je suis swing
05. HELMUT ZACHARIAS – I Got Rhythm
06. ALBERT AMMONS – Boogie Woogie Blues
07. ARNE HÜLPER – Wenn die Licther wieder scheinen
08. LESTER YOUNG – Tea For Two
09. DJ ELECTRO SWINGABLE – Renegade Swing
Goebbelsen hilobiaren gainean dantza egin dezagun!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!