Erraietatik: ERRAIETATIK vol. 54 | Lapikoa borborka, 80. hamarkada Euskal Herrian (II)
Aste honetan, gure aspaldiko laguna izan dugu ERRAIETATIK irratsaioan, izan ere, Jakue Pascualekin hitz egin dugu kaleratu berri duen ‘Movimiento de resistencia, años 80 en EH. Radios libres, fanzines y okupaciones’ (Txalaparta) liburuaren inguruan.
Euskal Herrian 80. hamarkadan garatutako kontrakultura eta erresistentzia mugimenduari buruzko ikerketaren bigarren edizioa da hau, oraingoan irrati libreak, fanzineak eta okupazioak oinarri hartuta.
80. hamarkadako erresistentzia mugimendua bera, Hala Bediren inguruko kondairak, Resiste fanzinea idatzizko kontrainformazioaren paradigma gisa, irrati libreen, fanzineen zein okupazioen sorrera, garapena eta garrantzia…
Informazio ofizialei kontra egiteko erresistentzia harresi oso bat eraiki zen Euskal Herriko herri eta txoko oso ezberdin eta anitzetan. Guzti honen inguruan, elkar elikatuz, gazte mugimenduak, punk eszena, eta okupazioaren zein gaztetxeen eztanda izan ziren.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!