Erraietatik: ERRAIETATIK vol. 47 | Estoldetan gora egin
Zaila da azpimundu kulturalean hasi eta hezi denarentzat bere lana argitara ateratzea. Etengabe borrokan ibili behar dira ume basati hauek; munduaren kontra, errealitatearen kontra. Baina irmotasun horrek bere fruituak ematen ditu. Estoldetan bada loratzen denik. Horren eredu dira aste honetan ERRAIETATIK irratsaio landu ditugun bi adibideak.
Dorleta Mtz. de Aramaionak Euskal Herriko azpimundu kulturalean bidea egin du. Rat Inkdustries argitaletxe undegroundaren bitartez, Dorletak ‘El Libro de Rosa’ eleberri grafikoa argitaratu berri du. ‘El Sueño de Rosa’ eta ‘El Hijo de Rosa’-ren ostean, Rosa trilogia ixten duen alea da ‘El Libro de Rosa’. Piñata artista gasteiztarrak ondu du trilogia hau eta Dorleta editore lanetan ibili da.
Hala Bediko estudioetan izan da Dortela aka Rata Jones eta erreferente kontrakultural, kazetari, artearen historialari eta ekintzaile kultural honekin hitzegiteko aukera izan dugu:
https://halabedi.eus/2018/11/23/erraietatik-dorleta-rat-inkdustries/
Beste alde batetik, Gindi No hay Pasado irratsaioko esatari eta zuzendaria gurera gerturatu da. ERRAIETATIKen kolaborazioa estreinatu du Gindik eta, horregatik beragatik, atalaren nondik-norakoak azaldu dizkigu. 1999. urteko hainbat musika gertakari izango ditu hizpide, 1998. edo 2000. urteko gertaerak atzean utzi gabe. Aurrenekoa, The Living End australiar punk musika taldeko estreinako lana da. Diskoaren kritika zorrotza egingo du: taldearen ibilbideaz, abestietako letretaz eta musikaren inguruan mintzatu zaigu Gindi.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!