Erraietatik: “Mugimendu eder bat sortzen ari da zinemagintzan, aspalditik datorrena baina forma hartzen doana”
Aste honetan, Beñat Fontaneda zinegile gasteiztarra izan dugu ERRAIETATIK irratsaioan. Pasa den asteburuan, hiru egunez luzatu den rodajean burubelarri ibili da Beñat, emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko thrillerra izango den laburmetraia filmatzen: ‘Ni una más’ da film labur honen izenburua, pelikularen muina argi utziz.
Gainera, film labur hau ‘La Sirena’ luzemetraiaren aurrerapen bat baino ez da, Fontanedaren hitzetan, hiru edo lau urte barru errealitate bat izango den proiektua.
Azken lan hau bere karrerako inflexio-puntu bat bada ere, Beñat Fontaneda aspaldiko ezaguna da gure hiriko ikusentzunezkoen munduan. Besteak beste, ‘El Círculo de la Violencia’ (2007), ‘Lucía’ (2009), ‘Corten’ (2009) edo ‘¡Qué Corto!’ (2010) film laburrak egin ditu.
Dokumentalen sorkuntzan ere aritua da Beñat, tartean, ‘Garden 1999-2001’ -bere taldea izandakoaren inguruan-, ‘Euskal Herriko Nonbait’ (2013) edota ‘Gora Gasteiz’ (2016).
Hortaz, lan honen inguruan, bere ibilbideaz, etorkizunaz eta euskal zinemagintzaren panoramari buruz hitz egin dugu berarekin.
Hona hemen, ‘Ni Una Más’ film laburraren grabaketa prozesuaren irudi batzuk (argazkiak: Jaizki Fontaneda):
-
Erraietatik: "Mugimendu eder bat sortzen ari da zinemagintzan, aspalditik datorrena baina forma hartzen doana"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!