Hiru kortxea: EH TXO – HIRU KORTXEA SPLIT-A
Arrrrrratsalde on, entzule!! Zelan zabiltzate!? Datorren Maiatzak 18an HALA BEDI RUOK DAUKAGUUUUU! Gaurko programa berezia izan da eta gure lehenengo crossover-a egin dugu Eh,Txo!ko lagunak gonbidatu gaituztelako haien irratsaiora. Ordua joan zaigu HBR eta gure programaz hitz-egiten. Oso gustora egon gara eta hurrengo batean bueltatuko gara haiek nahi izan ez gero!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!